Batzar Nagusia Federazioaren gobernu organo nagusia da, eta kluben ordezkariek, kirol elkarteen ordezkariek, kirolariek, teknikariek eta epaileek osatzen dute.

Batzar Nagusiari esleitutako funtzio nagusiak honako hauek dira:

  1. Lehendakaria hautatzea.
  2. Federazioaren kontuak eta aurrekontuak onartzea.
  3. Estatutuak onartu eta/edo aldatzea.
  4. Zentsura-mozioa onartzea.
  5. Lehiaketa ofizialen egutegia onartzea.
  6. Federazioaren jarduera-plana onartzea.
  7. Federazioko araudiak onartu eta/edo aldatzea.
  8. Ezinbestekoak diren higiezinak erabakitzea, besterentzea eta kargatzea, maileguak hitzartzea eta zor-tituluak edo zati-hartzekodun tituluak jaulkitzea, oraingo estatutuen arabera.
  9. Federazioa desegitea erabakitzea.
  10. Garrantziagatik Batzar Nagusiaren onarpena behar duten beste erabaki guztiak hartzea.