Mujer y perro en plena prueba de agility

Agility kirol izaerako jarduera bat da, txakurrak eta haren gidariak batera egiten dutena, talde bat osatuz. Gidariak txakurra oztopoen ibilbide batetik gidatu behar du, eta txakurrak ahalik eta garbien, azkarren eta zigorrik gabe osatu beharko du ibilbidea.

Txakurrak uhalik edo inolako loturarik gabe parte hartzen du, eta gidariak ezingo du une bakar batean ere txakurra ukitu, ezta txakurraren arreta erakartzeko objekturik eraman ere. Horrela, gidariak ahots bidezko edo gorputz mugimenduen bidezko aginduak soilik eman ahal izango dizkio, txakurraren adimena, obedientzia, kontzentrazioa, gizarteratzea eta arintasuna erakusteko.

Araudia