Arku bidezko ehiza lehiaketa mailan nahiko gaztea den modalitate bat da, eta harekin ehiza tradizionaleko modalitate bat indartzea bilatzen da. Zailtasun handiko diziplina da, behar den trebetasuna eta ehizatu beharreko espezieen ezagutza direla eta.
Arku bidezko ehizak bi diziplina biltzen ditu:
- Arku bidezko Ehiza Ibilbidea: Arku bidezko Ehiza Ibilbidea (Ehiza Simulatua) lehiakidearen kirol espiritua, haren ezaugarriak eta ezagutzak, baita ehiza-hezkuntza eta arkuaren erabileran duen trebetasuna ere sustatzen eta baloratzen ditu, maila altuko lehiaketa baten bidez. Honek ehizari buruzko alderdi hezitzaile eta teknikoak nabarmendu behar ditu, parte-hartzaileen hezkuntzan laguntzeko asmoz, natura eta ingurumena errespetatuz.
- Arku bidezko Ehiza Hegan: Arku bidezko Ehiza Hegan proba kirol bat da, bi Arku-Ehiztariz eta Txakur batez osatutako taldearen jardunari saria eman eta bereiztea helburu duena. Talde honek arkuaren erabileran duen ezagutza eta trebetasuna erakutsi behar ditu, ehizatzeko gaitasuna agerian utziz, ehizatu beharreko espeziea aurkitu, altxatu eta hegaldian ehizatzeko asmoz.
