Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun plana
Txostenak euskal ehiza federazioaren emakumeen eta gizonen arteko berdintasun plana jasotzen du.
EMAKUMEEN ETA GIZONEN ARTEKO BERDINTASUN PLANA
Euskal ehiza federazioa
2024-2027
Plana Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisiko eta Kirol Zuzendaritzak eta Euskal Kirol Federazioen Batasunak bultzatu dute. 2021. urtean, pandemiaren ondorioak arintzeko helburuz, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak Berreskurapen eta Erresilientzia Mekanismo bat onartu zuten, Estatu Kideek, sektore bakoitzetik, laguntza ekonomikoak bideratzeko helburu espezifikoak lortzeko. Ekimen hau Berreskurapen eta Erresilientzia Mekanismoaren barruan kokatzen da (Next Generation, EB funtsak).
2022ko abuztuaren 2an, Kirol Kontseilu Gorenak erabaki bat argitaratu zuen, autonomia erkidegoen araberako laguntza ekonomikoaren banaketa eta laguntza hauei aplikatzen zitzaizkien programak definituz. Programetako bat berdintasunaren sustapena kirolean da. Eta horren barruan, zehaztu ziren diruz lagun zitezkeen ekintzak.
Berdintasun pilulak
2006ko Federazioen Dekretuak, Euskal Herrian indarrean dagoenak, federazioek ekintza positiboen planak garatzeko betebeharra jasotzen du, eta plan horiek egiteko Administrazio Publikoen lankidetzaren garrantzia azpimarratzen du. Era berean, euskal kirol federazioek eta Euskal Kirol Federazioen Batasunak berdintasunaren arloan lan egiten ari dira azken urteotan. Testuinguru horretan, Euskal Kirol Federazioen Batasuneko federazioek berdintasun planak egin ditzaten bultzatu da, fondo horien laguntzarekin. Zentzu horretan, ekimenak federazioen kultura antolakuntzan berdintasun printzipioak sartzen lagunduko duela uste dugu.
Prozesua gauzatzeko Emun Aholkulariak-en laguntza teknikoa izan da. Prozesua 2023ko urtarriletik uztailera bitartean gauzatu da 44 euskal federaziotan. Era berean, metodo-esparrua Eusko Jaurlaritzaren 2016ko federazioetan berdintasun diagnostikoak eta planak egiteko gida erreferentzia gisa hartuta definitu da.
