Euskadiko Federazioaren Lizentzia tramitatzea lortzeko, eskaria egilearen bizileku edo erroldatze tokiari dagokion Federazio Teritorialera joan behar da.
Lizentzia federatiboa beste lurralde batean eskatzeko, bizilekua edo erroldatzea ez den lurraldean, honako baldintza hauek bete behar dira:
- Eskari egilea bizi den edo erroldatuta dagoen Federazio Teritorialaren baimena.
- Eskatzen den Federazio Teritorialaren baimena, bizilekua edo erroldatzea ez dena.
- Lizentzia federatiboa pertsonala eta ez transferiblea da, titularrari Euskal Herriko ehiza federazioaren eta lizentzia tramitatutako federazio territorialaren kide izatea ematen dio. Horrekin batera, lehiaketetan parte hartzeko eskubidea ematen du, kasu bakoitzean lehiaketek araututako araudiarekin bat etorriz.
Euskal Herriko ehiza federazioak emandako lizentziek titularrei goi-mailako lehiaketetan parte hartzeko baimena emango diete, araudiek ezarritako baldintzetan eta kasuetan.
