Euskadiko Ehiza Federazioko hauteskunde-prozesua Batzarra eratzeko eta lehendakaritza eramango duen pertsona hautatzeko modua da. Hauteskunde-prozesu hau honako Hauteskunde Araudiaren bidez arautzen da. Era berean, Euskal Herriko Kirolei buruzko Legeak, 2006ko urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuak, Hauteskunde Araudian arautzen ez diren alderdi guztiak arautzen ditu.

Hauteskunde-prozesua 4 urtean behin egiten da, Olinpiar Jokoen ospakizunarekin bat eginez, eta hiru Lurralde Federazioen hauteskunde-prozesuak amaitu ondoren.

Hauteskunde Batzordeak, Hautesle Erroldan sartuta dauden pertsona fisikoen artean zozketa bidez aukeratutako kideek osatuta, hiru Lurralde Federazioetako lizentzia-kopuruaren proportzioaren arabera Batzar Nagusian parte hartuko duten ordezkarien kopurua definitzen du. Era berean, Batzar Nagusia arduratzen da hurrengo 4 urteetan lehendakaritza lanak egingo dituen pertsona aukeratzeaz, boto sinplearen bidez. Lehendakaritzako pertsona izango da bere Zuzendaritza Batzordeko kideak izendatzeko arduraduna.

2020ko Federazioko Hauteskundeetako Dokumentazioa

2021eko urtarrilaren 5a, asteartea

2021eko urtarrilaren 18a, astelehena

2021eko urtarrilaren 21a, osteguna

2021eko urtarrilaren 29a, ostirala

2021eko otsailaren 3a, asteazkena